zuzendari nagusia Juan José Herrera Campa
Helbideak
Avenida del General Perón, 38 (Edificio Master's II)
28020 Madrid
Telefonoa: 91 349 13 00
Eginkizunak
Langileria Kostuetako eta Pentsio Publikoetako Zuzendaritza Nagusiaren ardura izango da Ekonomia eta Ogasun Ministerioari legez esleitutako eskumenak gauzatzea, hainbat gairi dagokionez. Hona hemen gai horiek: Estatuko sektore publikoaren zerbitzura diharduten langileen ordainketa aktibo eta pasiboei buruzko neurrietatik eta Administrazioko organoak lanpostuz hornitzetik datozen kostuak; Estatuko klase pasiboen sistemako araudia proposatzea eta sistema hori kudeatzea; eta pentsio publikoen sistemen arteko harremanei dagozkienak. Hori guztia lortzeko, honakoak egin beharko ditu bereziki:
- a) Araudiari dagozkion eginkizunak egitea; eta, langile horientzat ondorio ekonomikoak ekar ditzaketen ordainketei, kalte ordainei eta bestelako neurriei dagokienez, azterlanak, txostenak eta kontrol lanak egitea.
- b) Langileria kostuetako politikak eta ordainsariak aplikatzeko irizpide orokorrak taxutzea, Ekonomia eta Ogasun Ministerioari esleitutako eskumenen barruan.
- c) Estatuko aurrekontu orokorretan sartzeko txostena eta proposamena egiteko, langileria kostuak aztertu eta zenbatzea.
- d) Lanpostuen zerrenda eta katalogoak onartzeko eta aldatzeko proposamenak aztertzea (Ekonomia eta Ogasun Ministerioak dituen eskumenen eremuaren barruan).
- e) Aurrekontuko arauetan halako izapidea eskatzen denean, lan kontratuko langileen hitzarmenen edo akordioen soldata masa baimendu, eta arau horietako baldintzetan jasotako soldaten baldintzak aldatu behar direnean, arauzko txostenak egin.
- f) Herri Administrazioen Ministerioarekin lankidetzan, Estatuko Administrazioko egitura organikoak eta lanpostuen hornikuntza aztertzea, kostuen efizientziaren ikuspegitik.
- g) Langileria kostuen arloan, gastu publikoa handitzea dakarten ebazpenak, hitzarmenak, itunak eta abar aldez aurretik baimentzea.
- h) Dela kontratu mugagabearekin, dela aldi baterakoarekin, lan legepeko langileak kontratatzea baimentzea, eta bitarteko funtzionarioak izendatzea, Estatuaren sektore publikoan, eskumen hori esleituta duenean.
- i) Estatuko sektore publikoko zuzendaritzako kideen erregistroaren kudeaketa.
- j) Estatuko Klase Pasiboen Erregimenpeko pentsioak onartzea, kudeatzea eta proposatzea, baita Gerra Zibilaren ondorengo legedi berezian aurreikusitakoak eta esleituta dituen gainerako prestazioak, kalte-ordainak, laguntzak eta aurrerakinak ere, eta jendeari informazioa eta arreta emateko funtzioak.
- k) Estatuko Gastu Aurrekontuaren 07 Ataleko kredituen azterketa, programazioa, kuantifikazioa eta segimendua, baita prestazio sozialen alorrean esleituak dituen gainerakoena ere.
- l) Publikotzat sailkatutako pentsio-sistemak erregulatzen dituzten aurrekontu-arauak aztertzea, haien berri ematea eta, hala badagokio, proposatzea, haien koherentzia eta bateragarritasuna bermatzeko, eta klase pasiboen eta pentsio berezien sistema erregulatzen duen araudia proposatzea.
- m) Bere eskumeneko diren pentsioen, laguntzen edo kalte-ordainen alorreko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen eta helegiteak izapidetzea, proposatzea, eta hala badagokio, ebaztea
- Bere eskumenen alorrean, Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza nagusiak bere gain hartuko ditu Lurralde Politika eta Herri Administrazioko Ministerioko organoekiko lankidetza-harremanak, bi sailek erkide dituzten eginkizunak eraginkortasunez egiteko.