zuzendari nagusia Jaime Iglesias Quintana
Helbideak
Paseo de la Castellana, 162
28046 Madrid
Telefonoa: 91 583 74 00
Eginkizunak
Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiak honako ardurak ditu: aurrekontu politikako helburuak eta irizpideak planteatzea, Estatuko sektore publikoaren gastuen eta diru sarreren programen hainbat urtetarako programazioa egitea, urteroko Estatuaren Aurrekontu Orokorrak egitea, eta aurrekontuen segimendua eta horiek nola gauzatzen diren balioztatzea. Zehazki, honako zereginak bete behar ditu:
- a) Aurrekontu politikako helburuak zehaztea eta horien segimendua egitea, ekintza horiekin lotura duten ikerketak egitea eta horiek aplikatzeko irizpideak lantzea. Aurrekontuak prestatzeko eta aurrekontuetan sartzen diren gastu publikoko politiken bilakaera zehazteko behar diren irizpideak definitzea. Urteroko Estatuaren Aurrekontu Orokorrak egiteko lagungarriak diren arauak eta argibideak eratzea.
- b) Ekonomian eta gizartean sektore publikoaren jarduerak izan duen ekonomiako eta finantzetako eragina aztertzea, eta epe ertaineko ekonomia planak egiteko ikerketak egitea.
- c) Aurreikusitako egoera ekonomikoaren arloan, estatuaren nahiz sektore publikoaren gainerako eragileen diru sarrerak kalkulatzea (saileko beste organo batzuek dituzten eskumenez gain). Era berean, gastu publikoari buruzko programa eta politika handien eragin ekonomikoa aztertzea, beste aukera batzuk simulatzea. Era berean, epe ertaineko ekonomia planekiko kongruentzia aztertzea.
- d) Gastu Politiken Batzordearen erabakiei buruzko ikerketak egitea. Erabaki horien arabera, eta diru sarreren aurreikuspenetatik nahiz kudeaketa zentroek proposatutako zuzkiduretatik abiatuta, Estatuaren aurrekontu orokorrak egitea eta prestatzea, betiere programak aztertzeko batzordearen jardueraren testuingurua kontuan hartuta.
- e) Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen aurreproiektua eta horrekin batera doan dokumentazioa egitea, bai eta legebiltzarreko eztabaidan behar den laguntza ematea ere.
- f) Aurrekontuan zentro kudeatzaileentzat zehaztutako helburuak aztertzea eta horien segimendua egitea. Orobat, helburu horiek lortzeko, esleitu zaizkien zuzkidurak aplikatzea.
- g) Proposatutako kredituen aldaketen jatorria eta horiek gauzatzeko aukerak aztertzea, aurrekontuetan duten ondorioen eta beren finantzaketaren ondorioen txostena egitea, eta kredituari dagozkion izapideak egitea.
- h) Estatuaren Aurrekontu Orokorretan islatzen diren diru sarreren eta gastuen bilakaeraren eta gauzatzearen segimendua egitea, eta, Gobernuak zehaztutako irizpideen baitan, aurrekontuaren oreka kontrolatzeko behar diren ikerlanak eta proposamenak egitea.
- i) Gastua igotzea ekar dezakeen edozein lege proposamenen, aurreproiekturen edo xedapenen txostena egitea. Era berean, zentroaren eskumenengatik dagozkion gainerako txostenak egitea. Sarreren eta gastu publikoen programen arrazionalizazioa areagotzeko neurriak eta prozedurak dituzten ekimenak bultzatzea edo proposatzea.
- j) Aurrekontuetako beste teknika batzuk aztertzea eta garatzea. Horretarako, aurrekontuen erakundeei buruzko informazioa eta esperientziak trukatzeko beste edozein erakunde publikorekin nahiz pribaturekin, autonomia erkidegorekin, toki erakunderekin, nazioarteko erakunderekin eta hirugarren herrialderen batekin erlazioak bultzatzea. Erlazio hori aurrekontu politikaren eta langileak trebatzearen inguruan eratzea.
- k) Gastu politikak aztertzea eta balioztatzea. Batez ere sektoreen, lurraldeen eta finantzaketaren arloak aztertzea eta balioztatzea. Era berean, inbertsioak finantzatzearen eta beste gastu politika batzuen arloan, beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan aritzea.
- l) Estatuaren Aurrekontu Orokorretan sartu behar diren edota horiekin finantzatu behar diren inbertsio proiektuen lurralde banaketa egitea, inbertsio publiko osoaren koherentzia aztertzea errazteko.
- m) Enpresa sektore publikoaren helburuak eta jarduerak nahiz gastu politikekin duten koherentzia aztertzea, eta aurrekontuetan duen eragina balioztatzea. Kontratuak eta programak, bai eta Estatuak eta enpresa publikoek sektore publikoko gainerako eragileekin dituzten hitzarmenak ere, aztertzea, egitea eta proposatzea, bakoitza dagokion sailekin lankidetzan jardunez.
- n) Enpresa publikoen finantza jarduera aztertzea eta haren segimendua egitea, eta ustiaketa aurrekontuak nahiz Estatuko baltzuen kapitalaren aurrekontuak egitea. Aurrekontu horiek hainbat urtetarako jarduera programetan nahiz gainerako dokumentazio osagarrian sartuta egongo dira. Era berean, epe ertainerako aurreikuspenetan nahiz Estatuaren Aurrekontu Orokorreko programetan dauden helburuak lortzean izan duten eragina balioztatzea, bai eta indarrean dauden hitzarmenetan eta kontratu nahiz programetan duten eragina balioztatzea ere.
- ñ) Gastuak kudeatzeko zentroei nahiz gainerako administrazioko organoei informazioa eskatzea, aurreko ataletan adierazitako ahalmenak ongi kudeatzeko beharrezkoa bada.
- o) Langileak gai jakin batzuen inguruan trebatzea eta trebakuntza hori definitzea eta koordinatzea. Hona hemen gain jakin horiek: ekonomiako eta aurrekontuetako politika; gastu publikoei buruzko politiken edukia eta egitura; ekonomiako aurreikuspenetarako teknikak; aurrekontuetako teknikak eta proiektuak nahiz helburuak balioztatzeko teknikak; eta beren eskumenak ongi betetzeko nahitaezkoak diren gainerako gaiak.
Corresponde al titular de la Dirección General de Presupuestos coordinar las Comisiones de Análisis de Programas, presidiéndolas cuando no lo haga el titular de la Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos.